Marca: Barbara ehrenreich y
Gaur egun osasun-sisteman daukagun posizioa ez da naturala eta azalpen bat eskatzen du. Liburuxka honetan zera galdetu nahi izan dugu: Nola igaro gara iraganeko gailentasunegoeratik egungo mendetasun-egoerara? Gure ikerketak zera erakutsi digu: emakumezko osasun-langileen bazterketa eta gizonezko profesionalen nagusitasuna ez zirela prozesu natural bat izan. Ez zen medikuntzazko zientziaren baitako aldaketen emaitza automatiko bat edo emakumeen sendaketa-lanak egiteko ezintasunaren emaitza, gizonezko profesionalen botere-hartze aktibo baten ondorioa baizik. Eta gizonak ez ziren zientziari esker gailendu: bilakaera honetako gudu erabakigarriak teknologia zientifiko modernoaren garapena baino askoz lehenago gertatu ziren.
Las cookies que utilizamos son exclusivamente para poder analizar las visitas. Para más información, revisa nuestra política de privacidad. Al pulsar en "Aceptar", aceptas esta política de cookies.