Marca: Ibaizabal
Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak. Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide. Eguna joan eta eguna etorri, urte askoan bereganaturiko jakituria mutikoaren alde jarriko du Shanek. Aholku emango dio batzuetan. Alegiak edo ipuinak bitarteko direla bizitzari loturiko irakaspenak jakinaraziko dizkio bestetzuetan. Mutikoak, bestalde, begiak adi-adi, belarriak erne-erne eta bihotza zabal-zabal jasoko ditu maisuaren irakaspen horiek guztiak.
Las cookies que utilizamos son exclusivamente para poder analizar las visitas. Para más información, revisa nuestra política de privacidad. Al pulsar en "Aceptar", aceptas esta política de cookies.